Barikua azaroaren 1a da eta
Lea-Artibain eta Mutrikun hainbat ekimen egingo dira data horren harira. Mamuak, sorginak eta arima galduak kalera aterako dira asteburuan, urteko gaurik beldurgarriena ospatzeko. Halloween gaua gustuko duten horiek, ekintza beldurgarri, kontzertu eta mamuen kalejirez osatutako egitaraua edukiko dute aukeran
Mutrikun eta Ondarroan.
Egitarauak
Mutriku
- Urriak 31. Txantxangorriren ekintza beldurgarria. 17:30ean, lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako umeentzat; 18:45ean, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako umeentzat.
- Azaroak 1. 17:30ean Haur Hezkuntzakoentzat ekitaldiak Ludotekan; 19:30ean Exodus kalejira En la lona taldearen eskutik; 20:30ean Axuri Beltza kalejira; amaieran Talaixako mamuaren erreketa, Beheko plazan.
- Azaroak 2. 10:00etan Lapiko Beltza babarrun lehiaketa; 14:00etan Sari banaketa; 19:30etik 21:00etara DJ Arno umeentzako saio berezia; 22:30ean Kontzertua gaztetxean; eta 23:00etatik aurrera Beheko plazan DJ Arno herritar guztientzat.
Ondarroa
- Azaroak 1. Jundakun Gaba Portuko Ranpan 22:30ean.