Helburua Lea-Artibai eskualdean kokatzeko
enpresen ideiak sortzea da. Proiektuak aurkezteko
azken eguna azaroaren 15a izango da, eta sari banaketa, ostera, urtarrilaren 31n egingo dute.
Enpresa
ideia onenaren sariak 10.000 euro jasoko ditu eta hurrengo bost ideia onenei 3.000 euro emango zaizkie bakoitzari. Lea-Artibai eskualdeko herritarrek emandako ideiarik onenarentzat 5.000 euroko saria egongo da, beti ere, aurreko modalitateetako saririk jaso ezean.
Mendikute Rosario elkarteko eta Azaro Fundazioko antolatzaileek jakin eragin dutenez, sariren bat jasotzen duen ideia guztiak “euren esku” geratuko dira. Bi erakunde horiek negozioa martxan jartzeko erabateko eskumena edukiko dute, ideia eman duen pertsonagaz batera, edota bera barik. Ideia eman duen pertsonak enpresa berriaren sorreran parte hartzeko aukera edukiko du; bestela, saritutako ideia antolatzaileen esku geratuko da.
Hainbat irizpide baloratuko dituzte antolatzaileek ideia onena saritzeko orduan. Hurrengoak lirateke:
-Lanpostu potentziala.
-Izaera berritzailea.
-Epe ertainera edo luzera negozioak dauzkan hazkunde aukerak.
-Sektoreko balio katean edukiko duen kokapena
-Proiektuaren garapenerako beharrezko ezagutza.
-Berriatuan, Markina-Xemeinen edota Ondarroan dauzkan kokapen aukerak.
Informazio gehiago jasotzeko Mendikute Rosario elkartearen edota Azaro fundazioaren web orrialdeetara edota bulegoetara jo daiteke.