Turu pareko espaloiagaz hasitako eraberritze lanekin jarraituko du Markina-Xemeingo Udalak. Horrela,
Etxano pareko bidegurutzetik hasi eta herriko irteerara arteko espaloia egingo dute datorren urtean. Espaloia aparkalekuak dauden alderdian joango da. Espaloi bat egin, aparkalekuak hobetu, eta ingurua zuhaitzekin jantziko dute. «Helburua Erdotza Etorbidea txukunagoa eta seguruagoa izatea da», azaldu du Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkateak.