Tartean daude
Lekeitioko Galarrena, Markina-Xemeingo Amaiur, Mutrikuko Zubixa eta Ondarroako Uxola elkarteetako ordezkariak.
‘Herrikoetako’ ordezkariek uko egin diote fiskalaren galderak erantzuteari, ez direlako auzipetuak. Horrela amaitu da auzi saioa.
Hilaren 17an hasi zen epaiketa.
Herriko tabernen bidez ETA finantzatzea egotzita, 36 lagun hasi ziren epaitzen. Elkarteetako ordezkariek amaitutakoan, azaroaren 18an jarraituko du epaiketak, lekukoekin.