Aurreko urteetako arrakastaren ondoren, dagoeneko finkaturik dauden
Txipiroiaren Gastronomia Jardueren zazpigarren ekitaldia antolatu du Lekeitio Udalak. Jardunaldiak
azaroaren 1etik 10era ospatuko dira.
Urtero modura, jardunaldiak irauten duten hamar egunetan, herriko jatetxe eta tabernek
txipiroia osagai nagusia izango duten plater eta pintxo bereziak prestatuko dituzte. Aroa jatetxeak esate baterako txipiak plantxan eskainiko ditu, Aisa Lekeitiok txipiroi beteak plantxan tipula eta piperrekin, Batzokiak eta Jubilatuen etxeak txipiroiak bere tintan prestatuko dituzte, Egaña jatetxeak txipiroiak tipulagaz eta ànadera patatekin eskainiko ditu, eta Goitikon txipiroia arrozagaz eta perretxikoekin jateko aukera egongo da.
Jatetxeez gainera, tabernetan ere egongo da txipiroi pintxoak dasdatzeko aukera. 21 tabernak hartuko dute parte
azaroaren 1, 2, 3, 9 eta 10ean martxan egongo den
Txipi-pintxo ibilbidean.