Autobusa egongo da Barakaldoko saioa ikustera joateko
Garazi Etxaburuk Donostiako Dantzaz konpainiagaz Barakaldon egingo duen Arte-an ikuskizuna ikustera joateko autobusa aterako du Ondarroako Dantzarte dantza eskolak. Emanaldia datorren azaroaren 30ean izango da, Barakaldoko antzokian, 20:00etan.
Bertara joan nahi dutenek eta irteera zelakoa izango den jakin nahi dutenek Maitane Uribe Dantzarteko irakasleagaz ipini beharko dute harremanetan, 653 718 802 telefonora deituta. «Bakoitzak bere sarrera ordaindu beharko du, Dantzarteko kontu korrontean 12 euro sartuta, azaroaren 20a baino lehen», azaldu du Uribek. Gero, jende kopuruaren arabera, Dantzartek antolatuko du guztientzako autobusa, doan.