II. Lea-Artibaiko rally-ko bideoa eta argazki galeria, ikusgai
http://www.youtube.com/watch?v=-dbfpNy-9XM Gaur, azaroaren 1, Markina-Xemeinen, II. Lea-Artibaiko rallyaren aurkezpena egin dute. Kastinparro taldeaeren eskutik eta hainbat babeslegaz, 54 auto aurkeztu dituzte Goiko Portalean. Hitzaren arkuak apainduta, aurkezpena goi-goitik egin dute. Parte hartzaileak iaz baino gutxiago dira aurten, baina rallyaren ibilbideak berdina izaten jarraitzen du: "polita bezain arriskutsua". Azken orduko gertaera batzuk tarteko, izena emanda zeukaten pilotu batzuk ezin izan dute rallyan parte hartu.
Rallyaren antolatzaileak, Kastinparro Racing taldekoak, “gustora” geratu dira lasterketak izan duen erantzunagaz, eta eskerrak emon dizkiete partaide, laguntzaile eta ikusleei.
Lasterketako gorabeherak jarraitzeko, informazio egunerotua eta ibilbidea ikusteko, EGIN KLIK HEMEN.
Argazki galeria [nggallery ID=94]