VI. Lekitto Bixirik herri krossa “ondo baino hobeto” egin dela esan dute antolatzaileek. Ekimena domekan egin zen eta
ia 200 lagunek parte hartu zuten. “Haur zein nagusiak batu gara herriko kaleetan kirolaz gozatzeko”, azaldu dute. Hasiera baten, goizean goiz, eguraldi txarra bazegoen ere, eguerdi alderako eguzkia atera eta giro oso ona egon zela gaineratu dute. Ekimenean
haur eta nagusiek parte hartu bazuten ere, umeen parte hartze “handia” azpimarragarria dela esan du antolakuntzak. “Azpimarratzekoa iruditzen zaigu umeen parte hartzea. Izan ere, oso zabala izan da, ia nagusien besterainokoa”.
Guztira
83 umek parte hartu zuten krossean.
Nagusien lasterketan, ostera,
102 korrikalarik parte hartu zuten. 5,5 kilometroko luzera zuen ibilbideak eta “denetariko” korrikalariek parte hartu zutela esan dute antolatzaileek. “Bizkorrago edo lasaiago, bakoitzak bere erritmora amaitu zuen txapelketa”.
Mutilen artean, Imanol Goñi (17′ 47”), Ibon San Migel (17′ 58”) eta Ander Okamika (18′ 16”) izan ziren lehenak helmugaratzen, hurrenez hurren.
Nesketan, ostera,
Mireia Arrillaga (24′ 01”), Naia Ozkorta (24′ 49”) eta Izaro Isidro (26′ 03”) izan ziren lehenak.
Horrela ba, datorren urtera begira jarri dira orain antolatzaileak. “Aurtengo akatsak zuzendu eta datorren urtean barriro ere krossa antolatzeko prest gaude orain. Orduan, esperientzia gehaigo ere edukiko dugu eta”.
SAILKAPEN OROKORRA IKUSI.