Zapatuan banatu ziren lehen ontziak, azoka txikiaren baitan,
Saltokitik etxera, usain eta hondakinik gabe! lelopean.
«Pozik egoteko zenbakia da. Eguenean bigarren banaketa egingo dugu, eta kopuru horrek gora egitea espero dugu», adierazi dute udal ordezkariek. Ontziak
Beheko Plazan jaso ahalko dituzte herritarrek,
17:00etatik 19:00etara. Etxebizitza bakoitzeko ontzi bana banatuko da, doan.
Kanpainaren aurkezpena.
Udalak gogoratu du
ontziak erabiltzen dituztenek onurak ere jasoko dituztela: ontzia erabiltzeagatik zozketa-txartelak eskuratuko dituzte herritarrek. Kanpainak dirauen sei hiletan denda bakoitzak 30 euroko produktuen zozketa egingo du hilero.