Interesatu bakar batek aurkeztu zuen egitasmoa udalera, eta bermea jartzeko momentuan atzera bota zen, Iera Larrinaga Ondarroako udal hirigintza batzordeburuak jakitera eman duenez.
Egoera hori tarteko,
udalak atzera bota behar izan du Alfa eraikina itsas ostatu modura irekitzeko egitasmoa: behin-behinean, bere horretan lagako. Hartara, espedientea itxiko du udalak, eta beste merkatu azterketa bat egingo du eraikinari irtenbide bat eman ahal izateko. Bildu eta EAJ iritzi berekoak izan ziren gai horretan. Horrez gain, adjudikaziodun posibleek aurkeztutako alegazioen azterketa egingo dute.
EAJ gobernuan egon zenean gutxienez hiru bider geratu zen Alfa irekitzeko asmoa bertan behera.