«Krisi garai hauetan premia dutenei lagundu ahal izateko»,
bigarren eskuko denda jarri du martxan,
Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak,
karmeldarren lokalean. Domeka eta jai egunetan ezik, egunero irekiko dute denda
17:00etatik 19:00etara. Azaroaren 29ra arte egongo da zabalik .
Elkartasun denda, abenduan
Bigarren eskuko dendagaz gainera, azken urteetan egin duten modura, elkartasun denda ere zabalduko du Mundu Zabalek abenduan. Urtero modura, dendan ateratzen den
dirua hirugarren munduko proiektu bateri laguntzera bideratuko dute. Oraingoan, Mundukide fundazioak
Mozanbikeko Marrupa eskualdeko garapen sozio-ekonomikoa bultzatzeko abian duen proiektua laguntzea dute asmoa. Mundu Zabalek
50.000 eurogaz parte hartuko du proiektuan eta bi urtetan ordaintzea dute helburu.
Abenduko elkartasun denda goiz eta arratsaldez egongo da zabalik:
10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.