Euskadi eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen XII. Bilera ospatuko da
eguenean eta barikuan Lekeitioko Kultur Etxean.
100 adituk baino gehiagok hartuko dute parte kongresuan, eta edozein adinetan agertu daitekeen eta ezgaitasun handia sortu dezakeen patologiari helduko diote:
Nahaste obsesibo konpultsiboari.
Kongresua Lekeitiora erakartzea, «herriaren garapen ekonomikorako aukera berri bat» dela dio udalak. «Hori dela eta, Euskadi eta Nafarroako Psikiatria Elkartearekin lan egin dugu kongresua gure herrian ospatzeko».
Beste batzuren artean, gaixotasunari aurre egiteko tratamenduak jarriko dituzte adituek mahai gainean.
Kongresua eguenean hasiko da, 16.00etan.