Lehenengo gazte ekintza egin zen joan den zapatuan
Lekeitioko Gazte gunean.
35 gazte batu ziren afariagaz gozatu eta hausnartzeko, eta bigarren ekitaldia ere adostu zuten.
Hurrengo ekimena abenduaren 14an izango da Gazte gunean eta
grafiti bat egingo dute gazteek. Hori dela eta,
grafitian egin beharreko irudiaren lehiaketa antolatu dute twitter bidez. Zirriborroak igo eta irudia bozketa bidez hautatuko dute:
@gg_palpalian.
Azaroaren 17rako erabakiko da grafitirako irudia.
Gazteez gainera ume eta gurasoak ere batu ziren zapatuan Gazte gunean
ate irekietan parte hartzeko. Eraikina ikusi eta bertako proiektua ezagutzeko aukera izan zuten.