Azaroaren 28 an estraditatuko dute Julen Atxurra 'Pototo' preso politiko lekeitiarra

Estradizioaren zain dago Julen Atxurra Pototo preso politiko lekeitiarra. Estradizio eguna azaroaren 28an ipinita dauka, baina izan daiteke eguna aurreratzea ere. Pototoren estradizioa salatzeko eta Atxurrari elkartasuna adierazteko, informazio kanpaina hasiko dute senide eta lagunek zapatuan. Eskolapean informazio gune bat jarriko dute eguerdian, eta bertan lekeitiarrari babesa emoteagaz gainera, bere egoera postalen bidez salatzeko aukera egongo da. «Postalak bidaliko dizkiegu Frantziako justizia ministroari eta lehen ministroari», azaldu dute Pototoren lagunek. OLYMPUS DIGITAL CAMERA 1996tik espetxean 1996ko uztailaren 23an atxilotu zuten Pototo Lasseuben, eta Frantzian egon den bitartean espetxe aldaketa asko izan ditu. Fresnes, La Sante, Fleuri, Moulins-Yezeure, Arles eta Marseillako espetxeetan egon da besteak beste. 2002ko apirilean, 2004ko irailean eta 2006ko apirilean espainiara entregatu zuten hainbat epaiketatan parte hartzeko. Gaur egun Frantziako Saint Maur-eko kartzelan dago.