Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Erik Mendizabal mutrikuarrak bere lehen Hiruko Koroa irabazi du Estatu Batuetan

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Berriatua,Markina-Xemein,Mutriku,Ziortza-Bolibar
2013/11/06
Erik Mendizabal mutrikuarra jaun eta jabe izan da Estatu Batuetako Dania Jai Alai pilotalekuan bukatu berri den udako denboraldian. Maiatzetik urri amaierara arte jokatu dute bertan, eta sailkapen guztietan lehenengo tokian bukatu du aurrelariak. Pilotaleku historiko horretan marka hori lortzen duen hamargarren pilotaria da Erik, eta historiara pasatuko da horregatik. Aurretik, Egurbide, Juaristi, Aierdi, Joey amerikarra, Atain, Arriaga, Zen, Solozabal eta Beaskoetxea izan dira Hiruko Koroa lortu duten pilotari bakarrak.
-1

Erik, Dania Jai Alaiko arduradunekin

Udako denboraldian desabantaila izan dute Beaskoetxea gernikarrak eta Hormaetxea bermeotarrak, besteak beste, uda sasoian Euskal Herrian jokatzen egon direlako eta abuztuan ezin izan dutelako Danian kinielarik eskuratu. Edonola ere, Erikek erraz irabazi du saria, markagailuan alde handiak aterata.

Aldeko 205 kiniela Alde batetik, Most Wins titulua irabazi du Erikek, hau da, bera izan da denboraldian kiniela gehien irabazi dituena: 205 guztira. Bigarren lekuan, eta denboraldi ikaragarria eginez, Jonathan Etxebarrieta Etxeba atzelari markinarra geratu da (138 kiniela) eta hirugarren Aitzol Larruskain Olate bolibartarra (134). Laugarren lekuan Jairo gasteiztarra geratu da (126) eta bosgarren Hormaetxea bermeotarra (117). Buruz burukoan ere Erik izan da onena: berak jaso du buruz buruko txapela, Singles Champion saria. Banakako txapelketan 46 kiniela irabazi ditu mutrikuarrak, Beaskoetxea gernikarrak 29 eta Solozabal ermuarrak 20. Laugarren Angel mexikarra geratu da (17) eta bosgarren Iñigo Gorostola Arrieta (15 kiniela buruz burukoan). Binakako Txapelketan, bestaldse, aurrelari onenaren titulua eskuratu du, 41 garaipenekin. Angel mexikarra izan da bigarrena, 27 kiniela irabazita, Solozabal hirugarren (23), Arregi laugarren (17) eta Asier Elesgarai Beitia mutrikuarra bosgarren (16). Atzelari onenaren tituluari dagokionez, Ulises mexikarrak jaso du binakakoan, 32 kinielara irabazi ondoren. Bigarren Oiarbide geratu da (19), hirugarren Amigorena (18), laugarren Enbil (17), eta Zumaiako txapeldun handiaren ondoren, Ibon Aldazabal berriatuarra sailkatu da: 16 kiniela irabazi ditu Binakako Txapelketan. Berriatuarrak izugarri denboraldi ona egin du.

Gora begira Most Wins sailkapenean kuadroko 36 pilotariek hartzen dute parte, baina gainerakoetan, Daniako pìlotari onenak lehiatzen dira bakar-bakarrik, goiko mailan jokatzen dutenak. 2007-08 denboraldian egin zuen debuta Erikek, eta lehengo denboraldian Most Wins titulua irabazi zuen. Ordutik hona, bost aldiz irabazi du Most Wins, Buruz buruko titulua bi bider eta Binakako Aurrelari onenarena beste bi aldiz. Dudarik gabe, munduko pilotari onenen artean dago Erik, goi-goian, eta oraindik, adinagatik, gora egiteko aukera badu. Joan den neguko denboraldian, Hiruko Koroa eskuratu zuena Beaskoetxea izan zen. Erik gertu izan ziren.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.