'Josetxu el vasco' erakusketa ikusgai jarriko dute Lekeitioko Barandiaran aretoan
Muntañola margolariaren omenezko erakusketa zabalduko du Lekeitioko Udalak Barandiaran aretoan, azaroaren 11tik 24ra bitartean. 2012an Muntañola margolaria hil zenean, Basauriko eta Gernika-Lumoko Kultur etxeek elkarlanean egindako erakusketa da, eta Muntañolaren Josechu el vasco pertsonaian oinarritzen da esposizioa. 40 artistek Josetxu el vasco pertsonaia berenganatu eta irudikatu dute. Horretaz gainera, TBO aldizkarian egin zituen binetak ikusteko aukera ere egongo da.
Aste bitartean, erakusketa ikusteko Turismo Bulegotik sartu beharko da, dagokion ordutegian. Barikutik domekara bitartean ostera, Barandiaraneko ate nagusitik sartu ahalko da, eta ordutegia 12:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara izango da.