Espainiako Auzitegi Nazionalera eroan dute goizean. 10:00etan. Epaileak prozesamendu autoaren berri eman dio Urangari: auzitegiak ETA erakundeari laguntza ematea leporatzen dio.
Urangak ez du onartu bere kontra dagoen inputaziorik.
Fiskaltzak espetxe zigorra eskatu du eta IƱaki Goioaga defentsa abokatuak askatasuna.
Atzo arratsaldean ailegatu zen Uranga Soto del Realeko espetxera. Harrez gero, isolatuta dago. Goioagak esan duenez, ohiko jokaera izaten da estradizio kasuetan. Senideek jakitera eman dutenez, oraindik ez dute deirik jaso.
Bestalde, Urangaren estradizioa salatzeko, gaur, 19:30ean, Alamedan, elkarretaratzea egingo da.