Pilara konpontzeko 3.344,14 euroko dirulaguntza jaso du Lekeitioko Udalak
Aurtengo San Antolin Jaietako Antzar egunean, apurtu zen Independentzia enparantzako pilara konpontzeko dirulaguntza lortu du Lekeitioko Udalak. Pilara apurtu eta berehala, konponketa lanak egiten hasteaz gain, dirulaguntza kudeatzen hasi zen udala. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailera jo zuen eta Ustekabeko gertakarientzako dirulaguntza eskatu zuen. 4.458,85 euro hain zuzen ere. Lekeitioko Udalak jakitera emon duenez, eskatutakoaren %75eko dirulaguntza jaso dute Aldunditik, 3.344,14 euro.