Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaIngurumenaUdala

Txakur kaken auzia "konpontzeko" arauak ipini ditu Ondarroako Udalak

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Ondarroa
2013/11/06
Ondarruko kaleak denon etxea dira! lemapean, Ondarroako Udalak txakur kaken inguruan sortutako arazoa konpondu nahi izan du. Txakur kakak arazo handia izan dira eta dira gaur egun Ondarroan. Eta gai horren inguruan asko dira kexatzen direnak. Orain, kexa guzti horiek eskuartean hartuta, txakur kaken auzia “konpontzeko pausoak eman” nahi izan ditu udalak. P1070032 “Herri barruan txakurrak lotuta ibili eta kaka egindakoan jaso, mesedez!”, adierazi dute Ondarroako Udaletik. “Txakurrak pertsonen lagunik onenak direla esaten dute. Eta egia da, pertsona askorentzako konpainia oso ona dira: bakarrik bizi diren nagusientzako, haurrak dituzte familientzako… Baina txakurren eta pertsonen arteko bizikidetzak arau batzuk behar ditu”, esan dute udal ordezkariek. Txakurren jabeei zuzendutako kanpaina hori, Zatozte elkarteagaz eta herriko hainbat dendaren laguntzagaz egin du udalak. Kanpainaren helburua txakur jabeek euren animaliak lotuta ibili eta hauen gorotzak jasotzea dela esan dute udaletik. Kanpaina herri osoan zabaltzeko, 400 kartel banatuko ditu udalak dendarien eta herritarren artean. “Horretaz gain, txakur jabeei eskuorri bat bidaliko zaie. Nahi duten herritarrek, udal bulegoetan dituzte kartelak”.
  • Dena dela, udalak txakur jabeei arau batzuk ezarri nahi izan dizkiete:
  • Herri barruan txakurra lotuta eroan
  • Kalean kaka eginez gero, jaso
  • Kalean txiza eginez gero, ur pixkat bota (boltsan edo motxilan ur botila txiki bat eroatea ez da ezer kostatzen)
Bide bereti, arau horiek betetzen ez dituena isunak jasoko dituela esan dute udal ordezkariek. Eta txakurren eginbeharrak kontrolatzeko, gomendioak eman ditu udalak:
  • Eman jaten beti ordu berdinean, horrela bere eginbeharrak noiz egingo dituen jakingo duzu.
  • Eginbeharrak komunean egiten dituenean, saritu.
  • Eginbeharrak komunetik kanpo egiten dituenean, haserrea erakutsi.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.