Jasangarritasuna izango du ardatz,
Ekozainek antolatuta, domeka goizean egingo den
XIII. Ekoargazki Lehiaketak. Gaur eguneko egoeraren gainean
hausnarketa egiteko asmoz aukeratu du gaia ekologia taldeak, eta beraz, gai horretan oinarritu beharko dira lehiaketako parte hartzaileak.
Lotura duten bi argazki atera beharko dituzte, gainera. Batean,
jasangarria den jarrera edo egoera bat erakutsi beharko dute, eta bestean, ostera, kontrakoa:
jasangarria ez dena. Adibide modura jarri dituzte esate baterako argazki batean bizikleta agertzea, eta bestean autoen masifikazioa, edo argazki batean landatutako baso bat agertzea eta bestean harrobia. Dena dela,
domekan bertan gaiaren gaineko azalpena eta atera beharreko argazkien kopuruaren berri emongo dutela jakitera eman dute antolatzaileek, bai eta sariak zeintzuk izango diren ere.
Lehiaketan parte hartzeko
izen emotea, 09:00etan egingo da,
Arkupean.