Arraina han eta hemen. Horrela egon da gaur goizean Ondarroako portu sarrera. Kaxak elkarren gainean pilatuta, benta lekuan etenik barik egon dira beharrean. 12:00ak orduko txitxarro zuria, sarboa, salba eta buzten baltza eta sardina zeukaten ekarrita arrantzaleek.
Egun guztiak, dena dela, ez dira gaurko modukoak izan.
Azken zazpi egunetatik hirutan baino ez dute arraina lehorreratu ontziek. Joan den asteko eguenean sardina izna zen nagusi. 188.000 izan ziren porturatutako kiloak. Prezioak, 0,55 euro egin zituen bataz beste.
ASTEKO ARRAIN SALMENTA (Gaur 12:00ak arte)
Urriak 31
Aginzorrotza. 1.800 kilo: 1,88 euro, bataz beste.
Sardina. 188.000: 0,65 euro, bataz beste.
Betandia. 7.700 kilo: 1,32 euro, bataz beste.
Buzten baltza. 3.000 kilo: 2,04 euro, bataz beste.
Salba. 8.600 kilo: 0,54 euro, bataz beste.
Txitxarro zuria. 7.200 kilo: 1,88 euro, bataz beste.
Azaroak 1
Txitxarro txikia. 24.000 kilo: 0,23 euro, bataz beste.
Betandia. 28.000 kilo: 1,22 euro, bataz beste.
Sardina. 72.000 kilo: 0,49 euro, bataz beste.
Txitxarro zuria. 3,800 kilo: 1,75 euro, bataz beste.
Haginzorrotza. 4.000 kilo: 2,58 euro, bataz beste.
Azaroak 6
Buzten baltza. 6.300 kilo: 2,08 euro, bataz beste.
Salba. 3.100 kilo: 0,81 euro, bataz beste.
Sarboa. 1.000 kilo: 4,01 euro, bataz beste.
Txitxarro zuria. 5.200 kilo: 2,66 euro, bataz beste.