http://www.youtube.com/watch?v=ugqDOyzDKMk Bi eskuak bete-bete. Hamarkada bat informazioz bete, joan-etorriz bete, euskaraz bete, albiste gazi-gozoz bete, solasaldi luzez eta gero artez bete. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak hamar urteko ibilbidea egingo du astelehenean, azaroak 11. Ospatzeko urteurrena izango da tokiko egunkariarena, herriz herri banakoekin, taldeekin eta elkarteekin partekatzekoa. Lagunekin egotekoa.