Xabier Aranburu preso politiko ondarrutarraren eta gainerako euskal preso politikoen egoera “larria” delako bideratuko da kanpaina. Gutun bilketa gaur eta bihar egingo da, alde zaharrean: gaur 18:30ean egingo da, eta bihar 11:30ean eta 18:30ean.
Gutunak Lyon-Corbaseko kartzelako zuzendari Alain Pompigneri eta Pariseko Tribunal de Grande Instance-eko Teissier epaileari bidaliko zaizkie.
Lyon-Corabaseko kartzela
Espetxe barruan ere borrokaldi bat hastea erabaki dute: “Kartzelako patioan euren eskubideen aldeko elkarretaratze bat egiten zeuden bitartean, jipoituak izan ziren eta zigor zeldetara bidaliak zortzi egunerako. Zuzendariak ez diela azalpenik eman izan nahi, eta uko egin die eurekin biltzeko eskaerei”, azaldu dute kanpainaren deitzaileek.
Hori dela eta, kartzelako janariak ez jatea erabaki dute. “Euren eskakizun bakarra tratu duina izatea eta kartzelako egunerokotasunean lasaitasuna aurkitzea da, bai eurentzat baita bisitan doazen euren senide eta lagunentzat ere”, azaldu dute. “Momentu honetan hau ez da gertatzen Lyon-Corbaseko kartzelan”.
Epaiketa, azaroaren 25ean
Beste alde batetik, urriaren 26an
Aranburu bisitatzera joan eta atxilotuak izan ziren hiru ondarrutarrek azaroaren 25ean izango dute epaiketa.