2014ko Euskal Herriko Itzuliko azken bi etapak hartuko ditu
Markina-Xemeinek. Itzulia,
apirilaren 7tik 12ra lehiatuko da Euskal Herriko errepideetan zehar, eta
apirilaren 11n eta 12an ailegatuko da Markina-Xemeinera.
Eibarren hasiko da apirilaren 11ko lasterketa eta Markina-Xemeinen izango du helmuga. Hurrengo egunean, ostera, itzuliari amaiera emongo dion erlojupekoa egingo dute txirrindulariek Markina-Xemeinen hasi eta amaituta. Azken eguneko
25 kilometro inguruko erlojupekoa Lea-Artibain zehar egingo dela aurreratu dute antolatzaileek. Besteak beste,
Lekoiz eta Gontzugarai mendateak igo beharko dituzte txirrindulariek.
Markina-Xemeingo Udalarentzat, Euskal Herriko Itzuliaren amaiera Markina-Xemeinen izatea
aukera bikaina da herriarentzat. “Itzulian,
UCI Pro Tour mailako taldeek parte hartzen dute, mundu mailako hoberenek, eta horrek
oihartzun ikaragarria emango dio herriari”, adierazi dute. “Kirola bultzatzeagaz gainera, herriko ekonomiari ere mesede egingo dio probak”, diote.
Kostuari dagokionez, itzuliaren amaiera herrian izateak
gastu handia eragiten du, baina, inguruko enpresa eta beste herri batzuetako udaletara jo du Markina-Xemeingo Udalak, eta euren laguntza izango du.