Isidro Garalde 'Mamarru' ondarrutar preso politikoa Ondarroan dago, aske

mama
Zigor Aretoko hamazazpi epaileek Gorenaren erabakiaren zain ez egotea erabaki dute gaurko osoko bilkuran. Bederatzi boto alde eta zazpi kontra izan ditu erabakiak. Ez dute jakinarazi zeintzuk diren bederatzi preso horiek, baina erabakiak berehalako eragina izango duela bai; ondorioz, datozen orduetan aterako dira aske 197/2006 doktrina aplikatuta daukaten presoak.
Horrela ba, 28 urte espetxean eman eta gero, Isidro Garalde Mamarru ondarrutarra aske geratu da. Eta beragaz batera, Txomin Troitiño, Jokin Mirena Sancho, Jose Ignacio Urdiain, Jon Koldo Aginagalde, Joseba Koldobika, Elias Fernandez, Juan Francisco Gomez eta Luis Maria Azkargorta.
1426316_461659923943284_615456905_n
1398455_455631421222636_782329004_o
Sin título
Patxi Gomez eta Troitiño aske geratu eta gero, Mamarru izan zen hirugarrena espetxetik ateratzen.
Mamarru Puerto de Santa Mariako kartzelan egon da. 2010eko otsailean aske behar zuen baina 197/2006 doktrina aplikatu zioten, eta gaur arte egon da preso.
Mamarru, zapatuan, azaroak 9, 18:00etan ailegatu zen Ondarroara.
mamarru1 mamarru2 mamarru3 mamarru4
Ondarrutarrek, bide batetik edo bestetik, behin eta barriro eskatu dute Mamarru aske lagatzeko. Horretarako, hainbat ekimen egin izan dituzte.
Eta Mamarru eta Parot Doktrina aplikatuta duten presoen egoera azaltzeko, mahaingurua ere egin zuten.
Ekimen guzti horiek, Ein Daigun Bidi herri plataformak bultzatutako kanpaina baten baitan egin ziren.
Gorenak, martitzenean Auzitegi Gorenak astelehenean hartuko du erabaki bat Parot doktrinaren inguruan. Bost helegitea dituzte hor mahai gainean. Osoko bilkuran hartu dute erabakia Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko hamazazpi epaileek. 09:40an hasi dute bilkura. Estrasburgoko auzitegiak Parot doktrinaren kontra emandako epaiaren aurrean Gorenak zein jarrera hartu erabaki arte, doktrina hori ezarria duten presoen eskaerak ez aztertzeko eskatu zuen Zigor Aretoko presidente Fernando Grande Marlaska epaileak. Ez dute aintzat hartu, ordea, boto baten aldearekin.
Zigor Aretoko presidente Fernando Grande Marlaska epailea Gorenak zein jarrera hartu zain egon da; bozketan Marlaska bera izan da azkena bozkatzen eta berdinketa apurtu du
Gainera, Fiskaltzak asteazkenean 11 presoren inguruan bidali zizkion txostenak ere ez ditu kontutan hartu Auzitegi Nazionalak. Horietan preso horiek aske ez uzteko eskatu zuen Fiskaltzak, baina horien artean zen Troitiño, eta ez dio jaramonik egin. Del Rioren kalte-ordaina ere, aztergai Horrez gain, Zigor Aretoak aztergai du Ines del Riori kalte-ordaina ez ematearen kontra preso ohiak aurkeztutako helegitea. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ebatzi zuen Espainiak 30.000 euro ordaindu behar zizkiola Del Riori, 2008az geroztik espetxean izateagatik. Espainiako Justizia ministro Alberto Ruiz Gallardonek, ordea, zehaztu zuen ez ziotela diru hori emango Del Riori, argudiatuta preso ohiak zorrak zituela Espainiarekiko —Del Riok eragindako biktimei pagatu beharreko kalte-ordainak Espainiak bere gain hartu zituela eta—, eta zor hori kitatzeko erabiliko zutela diru hori.