Nafarroa hegoaldeko
ekoizleek eta euskalgintzako eragileek bat egin dute, eta
Nafarroako berezko produktuak saltzen ari dira, beti ere bertoko baserritarrentzat konpetentzia ez diren produktuak, alegia.
Elkarlanean oinarritutako proiektua da, eta lortzen duten
diruaren %25 euskalgintzako proiektuetara bideratuko dute.
Mutrikun bi lekutan eskura daitezke produktu-sortak:
kiroldegian eta frontoiko tabernan. Sorta bakoitzak
50 euro balio ditu.
Interesatuek izen-abizenak eta telefonoa utzi eta produktu-sorta eskaera egin duen gunean jasoko dute. Eskaerak egiteko epea
azaroaren 17an amaituko da. Eskaera guztiak batera bideratuko dituzte.