Errigora proiektua Mutrikura heldu da, Nafarroako euskalgintzari laguntzea helburu

Nafarroa hegoaldeko ekoizleek eta euskalgintzako eragileek bat egin dute, eta Nafarroako berezko produktuak saltzen ari dira, beti ere bertoko baserritarrentzat konpetentzia ez diren produktuak, alegia. Elkarlanean oinarritutako proiektua da, eta lortzen duten diruaren %25 euskalgintzako proiektuetara bideratuko dute. timthumb Mutrikun bi lekutan eskura daitezke produktu-sortak: kiroldegian eta frontoiko tabernan. Sorta bakoitzak 50 euro balio ditu. Interesatuek izen-abizenak eta telefonoa utzi eta produktu-sorta eskaera egin duen gunean jasoko dute. Eskaerak egiteko epea azaroaren 17an amaituko da.  Eskaera guztiak batera bideratuko dituzte.