Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu, Mutrikuko 19 garajetan lapurretan egitea egotzita
22 eta 20 urteko gazteak dira. Eibarko ertzainetxetik jakin eragin dutenez, ustez, bi gazteek Mutrikuko 19 garajetan lapurretan egin edota saiatzeagatik. “Atxiloketekin 14 salaketa argitu ditugu”, adierazi dute.
Gertaerak urriaren 22an hasi ziren. Egun horretan, Ertzaintza Mutrikuko kaleak ikuskatzen zegoela, ibilgailu bat ikusi zuten, garaje baten kanpoko aldean. Barrura sartu eta 19 garajetako ateak indarrez apurtuta zeudela konturatu ziren. Kanpoan zegoen autoa miatu eta lapurretak egiteko tresnak aurkitu zituzten. Garaje bateko jabeak bereak ez ziren objektuak aurkitu zituen garajean, besteak beste, eskopeta bat eta motxila bat 181 kartutxorekin.
Gerora, eskopeta eta motxila, beste material batzuekin batera, beste garaje baten lapurtutakoak zirela jakin ahal izan zuen Ertzaintzak. Mutrikuko Udaltzaingoak 12 salaketa jaso zituen. Eta Ondarroako eta Eibarko ertzain etxeetan ere beste salaketa batzuk jaso zituzten. Guztiak ziren lapurreten salaketak.
Egoera horren aurrean, Ertzaintza ikertzen hasi zen. Eta ikerketa horiek bi gazteren atxiloketarekin amaitu dira.