Euskal Herriko bizilagunen %2ak Nahaste Obsesibo Konpultsiboa sufritzen duela adierazi dute Lekeition bildutako psikiatria adituek

Euskal Herriko biztanlegoaren %2ak Nahaste Obsesibo Konpultsiboa jasaten du. Nahaste honen ezaugarririk nabarmenenak, obsesioak (estutasuna sortzen duten ideia, pentsamendu edo irudi  iraunkor kenezinak, burutik uxatu ezin direnak) eta konpultsioak (obsesioak ezeztatzeko edo indargabetzeko egiten diren portaerak ) edukitzea da. Datu horiek eman ditu Juan Carlos Irurzun, Gipuzkoako Osasun Mental Sareko zuzendariak, Lekeition burutzen ari diren Euskadi eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen XII. Bileran. Konferentzian parte hartu du baita Yoane Rodriguezek  Donostiako unibertsitate- ospitaleko psikiatrak. “Psikiatriako gaixotasunik ahaztuenetakoa denak estutasun eta depresio handiak eragiten ditu eta eguneroko bizitza mugatzen die gaixoei”. DSC_1510 Bileran jakitera eman dutenez, sarritan ikusten diren konpultsioak hauexek dira: eskuak garbitzea, atea itxi aurretik behin eta berriz begiratu nola dagoen etxea, egiaztatu gas-giltzak, leihoak, etxetresna elektrikoak…, ezertarako balio ez duten gauzak metatzea edo etengabe aitaren egitea. “Kutsadurarekin arduratuta bizi denari izua eragiten dio edozerk kutsatzeak eta behin eta berriz garbitzen ditu eskuak. Jendea agurtzerakoan eskua emateari eta bestelako edozein kontaktu fisikori uko egiten dio” azaldu dute adituek. Zer edo zer ondo edo txarto egin dugula zihurtatzea ez da txarra. Arazoa etortzen da pertsona horrek ekimen horiek behin ete berriro errepikatzen dituenean. Zer ez da garrantzitsuena, zenbat bidar baino“, azpimarratu dute.