Gizonduz-en laguntzagaz antolatu da saioa, 19:00etatik 21:00etara bitartean. Erakusketa bat ere egongo da ikusgai.
Beste alde batetik, Boga-Boga Elkarteak antolatuta, atzo hasi zen
Emakumeon mamuak izenburuko ikastaroa Etxelilan. Piedad Dorado eta Irati Arrillaga genero berdintasun adituek zuzenduta, ikastaroa azaroko eguenetan eta abenduaren 12an eta 19an egingo da.
Hasiera bateko ordutegia aldatu egin da, eta 16:30etatik 18:00etara izango da. Etxelila emakumeen topalekuko arduradunek jakitera eman dutenez, oraindik badago parte hartzeko aukera.
Etxelila martitzenetik barikura egoten da zabalik, 16:30etik 20:30era.