Besteak beste,
mojetan, Alamedan, Kofradia Zaharraren parean eta Zaldupen ipini dituzte informazio panelak. Panelak ezberdinak izango dira. “Batzuk teilatuagaz egongo dira, Mojetan eta Alamedan, esaterako. Beste batzuk horman itsatsiko dira eta ez dute teilaturik edukiko”. Bada, informazio panelak berritzeko
Ondarroako Udalak 5.000 euro gastatu ditu. “Panelak herriko kartelak ipintzeko guneak izango dira”, aurreratu dute udaletik.
Egitasmoa Ingurumena eta Hirigintza sailetik bideratu dute.