Ondarroako ertzain-etxeko agenteek
hiru pertsona atxilotu zituzten
atzo arratsaldean, domeka,
Markina-Xemeingo Garbigunean telebistak ostea leporatuta. Ertzaintzak jakitera eman duenez, arratsaldeko lauak aldera, Bi-633 errepidean zihoan patruila bat, Markina-Xemeingo Garbigunetik igarotzean,
pertsona susmagarri bat instalazioen barruan zebilela ohartu zen. Hurbildu ondoren, alto eman eta atxilotu egin zuten lapurreta delitua egotzita. Berehalaxe,
kristal hautsien hotsa entzun zuten ertzainek eta, ingurua miatzen hasirik,
telebistak txikitzen zenbiltzan beste bi gizonezko aurkitu zituzten. Ustezko lapurrak
ihes egin zuten, baina
inguruetan atxilotu zituztela azaldu dute ertzainek. Garbigunea inguratzen duen
hesia bortxatu zutela egiaztatu ondoren, haiei ere lapurreta delitua egotzi zieten ertzainek.
Atxilotuak, 19, 24, eta 30 urteko gizonezkoak, ertzain-etxera eraman zituzten.