
Kirru euskal preso politikoaren koadrilakoak eta senideak.
Angel Otxoantezana Kirru preso politikoaren urtebetetze eguna ospatzeko herri bazkaria antolatu dute haren lagunek zapaturako.
Herritarrekin ospatu gura dute Kirruren lagunek ondarrutarraren urtebetetze eguna, eta, hori dela eta, zapatuan 14:30ean txokoan batzeko jarri dute ordua.
Txartelak 15 eurotan
Preso ondarrutarraren koadrilakoek jakinarazi dutenez, bazkarira joan nahi duenak txartela erosi beharko du aurretiaz, 15 euro ordainduta. Hain zuzen, eguenera arte izango da horretarako aukera eta Anaitan, Apallun edota Zurrumurrun erosi ahalko dira aipatu tiketok.