2002an Bilbon autobus bat erretzea leporatuta epaitu dituzte.
Fiskalak 3 urteko kartzela zigor eskaera egin du gazte bientzako. Antza denez, leporatu nahi dietena 2002ko otsailean Bilboko Iturriaga kalean aparkatuta eta hutsik zegoen autobus bat erretzea da.
Defentsako abokatuak, ostera,
absoluzioa eskatu du bi gazteentzat.
Lander Fernandez Erroman (Italia) atxilotu zuten 2012ko uztailean, eta Madrilera (Espainia) eroan zuten estraditatuta aurtengo urtarrilean. Orain, Extremerako (Madril, Espainia) kartzelan dago Fernandez.
Aingeru Cardaño, ostera, 2007ko uztailaren 2an atxilotu zuten Donibane Garazin (Nafarroa Beherea). Aurtengo urtarrilean estraditatu zuten Espainiara. Orain, Ocaña I espetxean dago (Toledo, Espainia).
Gaur iluntzean, 19:30ean, elkarretaratzeak egingo dituzte
Lekeition eta Munitibarren. Lekeition
Eskolapean izango da; Munitibarren ostera,
herriko plazan.
Libre, epaiketarik ez! lelopean egingo dituzte elkarretaratzeak.