Euriak ere atsedena hartu zuen zapatuan,
Katu Baltzaren hamargarren urteurrena ospatzeko. Arratsalde osoa bota eta bota egon eta gero, arratsaldeko kalejira hasteko zegoela eten zuen euriak, ikuskizun dotoreari bidea emonez.
Goizeko bolanderak piztu zuen jaia, eta berehala atera ziren
Itxaropena txistulari taldekoak jai doinua herrian zehar zabaltzera. Kalerik kale ibili ziren baita
Ondarroako Artelan tailerreko erraldoiak,
Lekitto Musika Banda eta buruhandiak.
Txio-txio haur dendara arteko ibilbidea egin zuten denek batera, dendako nagusi
Naiara Badiolari aurtengo Erakusleiho Onenaren Saria emateko.
Kontzijopeko aterpearen babesean batu ziren ume eta nagusiak arratsaldean. Barandiaran aretoan
Kar-kar Iratxoaren ipuinak entzun ondoren txokolatea eduki zuten goxo-goxo berotzeko. Iluntzeko ikuskizun eta kalejira herriko taldeen lanaren fusioa izan zen. Horrela,
Kantu Tailerrekoen antzezlanagaz,
herriko bandaren musikagaz,
Etorkizuna, Goierri eta Amorotoko dantza taldeen saioagaz,
dantza bertikalagaz eta
Funky dantzaldiagaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek. Amaitzeko,
Aittitta Makurra txarangarekin kalejiran ibili ziren
Kloti sorgina, herensugea, Lamiak eta Tartalo.
Herritarrek eta herriko taldeek hartu dute aurten Katu Baltzaren antolaketaren testigua, eta jaiak etorkizuna baduela erakutsi dute. Ikuskizun dotoreak, eta parte hartze handia izan dira nagusi. Beraz, orain arteko antolatzaileak,
Katu Baltz taldekoak,
“poz-pozik” geratu dira emaitzagaz. “Akats teknikoak tarteko, Arrakala irratiak ez zuen jaian parte hartzeko aukerarik eduki, baina beste dena oso ondo joan zen”, zehaztu dute.