Nanoteknologiaren inguruko adituak batuko dira bihar Markina-Xemeinen
Leartiker zentro teknologikoak Gosari Teknologikoa ospatuko du bihar, azaroak 12, martitzena Nanoteknologiari buruzko Gogoeta irekiak tituluarekin. Miryam Asuncion, Donostiko CIC-NANOGUNE-ko Transferentzia Zuzendariak emango du hitzaldia, eta nanoteknologian plastikoen eta kautxuen onurei buruz jardungo du.
Ekitaldia Lea Artibairen Berrikuntza Poloan burutuko da, doako da eta 9:30etan hasi eta 12:00etan bukatzea aurreikusten da. Sektoreko profesionalez gain Lea Artibai Ikastetxeak eskaintzen duen Diseño de producto en plastico Masterreko ikasleek ere parte hartuko dute.