100 lagun inguruk parte hartu dute Lekeitioko Saskibaloi topaketetan
Multikirol proiektuaren barruan, saskibaloi topaketak egin dituzte LH3-4 urteko umeek eta gurasoek, Lekeitioko Saskibaloi taldeak dinamizatuta. Guztira, 100 lagun batu ziren kiroldegian, ume eta gurasoak kontuan hartuta. Balorazio guztiz positiboa egin dute antolatzaileek, eta parte hartze zabala azpimarratu dute. “Maila eta gaitasun ezberdinak dituzten umeak elkarrekin aritzea posible da eta horrela, emaitzak garrantzia galtzen du, gurasoen parte hartzea posible eginez eta jai giroa bultzatuz”.