Elkarretaratzeak egin dituzte Cardañoren eta Fernandezen alde

Munitibarren eta Lekeition egin dituzte elkarretaratzeak Libre, epaiketarik ez! lelopean. Herritar ugari batu da bietan.

Munitibar

Lekeitioko elkarretaratzea Atzo epaitu zituzten Aingeru Cardaño eta Lander Fernandez Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2002an Bilbon autobus bat erretzea egotzita. Fiskaltzak 3 urteko kartzela zigorra eskatzen du gazteentzako; defentsak, ostera, absoluzioa. Sententziaren zain daude orain gazteak.