Alde handia aterata,
Erauskinen zaldia izan da nagusi
Etxebarrian jokatu diren zaldi probetan. Bederatzi zaldik hartu dute parte, hiru egunetan burutu den lehian, baina inork ezin izan ditu gainditu mañutarraren zaldiak lehen egunean egindako
61 untza eta 4,45metroak.
Barikuan hasi zuten bederatzi zaldiek norgehiagoka eta atzo eman zioten amaiera probari. Markarik onenak lehen egunean egin zituzten
Erauskin eta
Taberna Barriren zaldiek. Hirugarren, Giñerrei Elkarteko kintxopekoa geratu da. Beste zaldi bat ere atera zen probalekura. Lehiaketatik kanpo parte hartu zuen Jabier Beideren zaldiak marka bikaina eginez:
55 untza, 1/2, metro bat eta 90 zentimetro.
Sailkapena:
- Erauskin (Mañu). 61 untza 4 metro eta 45 zentimetro.
- Taberna Barri (Mendexa). 57 untza 6 metro eta 85 zentimetro.
- Giñerrei Elkartea (Markina-Xemein). 54 untza eta 86 zentimetro.
- Unai Aresti (Laukiz). 53 untza.
- Nabarniz Jatetxea (Nabarniz). 45 untza.
- Endika Aldama (Laudio). 36 untza 3 metro eta 40 zentimetro.
- Taberna Goieta (Mungia). 34 untza 3/4, 6 metro eta 10 zentimetro.
- Bar Goieta (Mungia). 33 untza 3 metro eta 57 zentimetro.