Beste
urtebetez luzatu du Realagaz zeukan kontratua Ion Ansotegi jokalariak. Horrela,
gutxienez 2015era arte jarraituko du berriatuarrak txuri urdinez jantzita. Datorren urtean hamar urte beteko dira Ansotegi Realeko lehenengo taldean hasi zenetik.
“Klub honetan beti sentitu naiz oso gustora, eta luzatzeagaz oso pozik nago”, esan du Ansotegik. “Klubak ere bere aldetik interesa erakutsi du, eta alde horretatik ere pozik sentitzen naiz”, dio. “Azken finean, gustoko lekuan nago, etxean eta hazi zaren lekuan hainbeste urtean elitean lehiatzen egoteak poz handia ematen du”.
Berriatuarrak gaineratu duenez,
hasierako urteak ez ziren hain onak izan, taldea bigarren mailara jaitsi zenean batez ere. “Baina azkenengo bi urteetan ematen du taldeak gora egin duela, eta ni hemen nagoenetik urterik onenak direla esango nuke”, gaineratu du.
Jokin
Aperribai Realeko presidenteak ere berba onak egin ditu Ansotegiri buruz: “Ilusio eta profesionaltasun handiko jokalaria da, taldean funtsezko jokalaria”, esan du.