
Kirmen Uribe
II. Literatura eta Teknologia Berriei buruzko Jardunaldia Bizkaiko Foru Liburutegian egingo da, gaur eta bihar.
Helburua kultura arloan teknologia berriak erabiltzeko gakoak ezagutaraztea da. Argitaletxeetako ordezkariek, liburu-dendetakoek, idazleek eta blogariek hartuko dute parte, formatu berriei, interneteko diskurtso narratiboan eragin dituen aldaketei, irakurtzeko sistema berriei, eta abarri buruz eztabaidatzeko.
“Liburutekia”-ren bigarren edizioa inauguratzeko ekitaldian Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatu ondarrutarrak ere hartuko du parte: jardunaldiak aurkeztuko ditu; Uribek teknologia berriek bere obran izan duten eragina aztertuko du.