Kirmen Uribe idazleak II. "Liburutekia" jardunaldia aurkeztuko du gaur, foru liburutegian

KIRMEN_URIBE1-1024x712

Kirmen Uribe

II. Literatura eta Teknologia Berriei buruzko Jardunaldia Bizkaiko Foru Liburutegian egingo da, gaur eta bihar. Helburua kultura arloan teknologia berriak erabiltzeko gakoak ezagutaraztea da. Argitaletxeetako ordezkariek, liburu-dendetakoek, idazleek eta blogariek hartuko dute parte, formatu berriei, interneteko diskurtso narratiboan eragin dituen aldaketei, irakurtzeko sistema berriei, eta abarri buruz eztabaidatzeko. “Liburutekia”-ren bigarren edizioa inauguratzeko ekitaldian Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatu ondarrutarrak ere hartuko du parte: jardunaldiak aurkeztuko ditu; Uribek teknologia berriek bere obran izan duten eragina aztertuko du.