Bere egoera hobetu nahian,
Asier Badiolak kartzela aldaketa eskatu zion epaileari, eta onartu egin diotela jakitera eman dute haren senideek. Horrela,
Valencia II betetze espetxetik,
Valencia III prebentiboentzako espetxera aldatu dute ondarrutarra. Legez
dagokion vis a vis bat gutxiago izan du orain artean ondarrutarrak. Epaileak bere eskaria onartuta, dagozkion bi vis a vis-ak, familiarra eta bikoteari dagokiona, edukiko ditu aurrerantzean.