11 urte eta gero, arrantzaleek gogoan dituzte Prestigen ondorioak
https://www.youtube.com/watch?v=0RogUMpKXlI
2002ko Azaroaren 13an ondoratu zen Prestige ontzia Galiziako uretan, sei egun noraezean ibili ondoren. Ondorioak latzak izan ziren, inguruan bertan eta kostalde osoan. 1.800 kilometroko orban beltza sortu zuen, besteak beste. Bertoko arrantzale eta norbanako asko izan ziren galipota garbitzera joan zirenak; laguntza taldeetan askok parte hartu zuten. Portutik garbi-garbi ateratzen ziren ontziak beltzez tintatuta itzultzen ziren. 11 urte beranduago, Prestigek sortutako kalteak agerian daude oraindik. Erantzukizunei dagokienez, ostera, sententzia "beranduegi" datorrela esan dute arduradunek.
2002ko Azaroaren 13an ondoratu zen Prestige ontzia Galiziako uretan, sei egun noraezean ibili ondoren. Ondorioak latzak izan ziren, inguruan bertan eta kostalde osoan. 1.800 kilometroko orban beltza sortu zuen, besteak beste. Bertoko arrantzale eta norbanako asko izan ziren galipota garbitzera joan zirenak; laguntza taldeetan askok parte hartu zuten. Portutik garbi-garbi ateratzen ziren ontziak beltzez tintatuta itzultzen ziren. 11 urte beranduago, Prestigek sortutako kalteak agerian daude oraindik. Erantzukizunei dagokienez, ostera, sententzia “beranduegi” datorrela esan dute arduradunek.
Ontzia ondoratu eta hilabete batzuetara, 2003ko otsailaren 20an, Euskaldunon Egunkaria itxi zuten. Horrela, Prestigek utzitako galipota garbitzeko laguntza taldeak sortu zirenean, Egunkariaren itxierako protestak mahai gainean zeuden. Hartara, Egunkaria aurrera! leloa galipota jasotzeko kanpainan han eta hemen agertu zen, argazki galerian ikusi daiteen moduan.
Argazki galeria [nggallery ID=99]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.