https://www.youtube.com/watch?v=0RogUMpKXlI 2002ko Azaroaren 13an ondoratu zen Prestige ontzia Galiziako uretan, sei egun noraezean ibili ondoren. Ondorioak latzak izan ziren, inguruan bertan eta kostalde osoan. 1.800 kilometroko orban beltza sortu zuen, besteak beste. Bertoko arrantzale eta norbanako asko izan ziren galipota garbitzera joan zirenak; laguntza taldeetan askok parte hartu zuten. Portutik garbi-garbi ateratzen ziren ontziak beltzez tintatuta itzultzen ziren. 11 urte beranduago, Prestigek sortutako kalteak agerian daude oraindik. Erantzukizunei dagokienez, ostera, sententzia "beranduegi" datorrela esan dute arduradunek.