Koroideremian aditu Fran Olea aulestiarra izango da hizlaria.
Berbaldia Kalare Deuna Kofradiako areto nagusian izango da, barikuan, 12:00etatik 14:00etara.
Ondarroako BHIko 1. batxilergoko ikasleek lan handia egin dute berbaldia antolatzeko, ilusioz aritu dira, eta herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte parte hartzera.
Joan den domekan, Aulestiko Urzabal guraso elkarteak antolatuta, gaitzaren ikerketan laguntzeko pilota jaialdia egin zen, Aulestiko frontoian. Herritarrek erantzun ezinhobea eman zuten.
Aulestin jaialdia egin zuten domekan, gaixoei laguntzeko