Urriaren 28an instalazioak ezagutzeko lehen aukera izan zuten erabiltzaileek. Eurekin egon ziren Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak, Pilar Ardanza eta Sergio Murillo.
Etzi, bigarren bisita bat egingo da, 11:00etan, interesatuei zentroak eskaintzen dituen zerbitzuen gaineko informazioa eskaini asmoz. Bigarren bisita horretan Ondarroako udal ordezkariak, gizarte ongizateko langileak, eguneko zentroko langileak eta Igurko enpresa kudeatzaileko arduradunak egongo dira.
“Dauzkaten zalantza guztiak argitu ahal izango dituzte herritarrek”, esan du Rakel Elu gizarte ongizate batzordeko arduradunak.
Joan den barikuan hasi ziren lehenengo erabiltzaileak eguneko zentroko zerbitzuak jasotzen.