Debabarreneko ekintzaileei edota frankizian ekiteko gogoa duten guztiei dago zuzenduta, eskualdean ekintzailetza sustatzeko martxan dituen egitasmoen baitan. Tailerra
doakoa izango da, eta
hilaren 20an egingo da,
Debegesan, 15:00etatik 17:00etara.
Zergatik aukeratu frankizia eredua? izenburupean, tailerrak frankiziaren eredua zer nolakoa den azaltzeko balioko du. Gainera, frankizia sare batean sartzeko kontuan hartu beharreko irizpideak zeintzuk diren erakutsiko du, eta, azkenik, sisteman sarturik dauden agenteak zuzenean ezagutzeko aukera emango du, hala nola, kontsultariak, frankizia eskaintzen dutenak eta frankizia hartzaileak.
Debegesaren egoitza
‘Debabarrena Ekinean’
Gonzalo Linage Inverpoint Consulting enpresako bazkide kontsultaria
izango da hizlaria.
Parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute e
kintzaile@debegesa.com helbidera idatzita edo 943-82 01 10 zenbakira deituta.
Ekimen hori Debabarrena Ekinean prestakuntza programaren barruan sartzen da. Debegesak hainbat jardunaldi egingo ditu.
TAILERRAK
Azaroak 19. Kostu eta errentagarritasunen kudeaketa. Ekintzaileei eta enpresa kudeatzaileei zuzenduta. 16:00etatik 18:30era, Debegesaren goitzan.
Azaroak 20. Z
ergatik aukeratu frankizia eredua?, 15:00etatik 17:00etara, Debegesan.
Azaroak 27. Enpresa txikientzako finantza eta ekonomia kontrolerako ikastaroa.
Abenduak 2, 4, 9, 11, 16 eta 18. Eibar ekinean. Negozio ideien sormena eta enpresa berriak sortzeko pausoak, 09:30etik 13:30era, Eibarko Portalean.
Abenduak 11. Salmenta teknikak.
Abenduak 18. Eztabaida irekia. Gaia: Ekintzaileen Legea.