700 lagunek edukiko dute ikuskizunaz gozatzeko aukera zapatuan, bi emanalditan banatuta. Arratsaldeko saioko sarrerak orain dela bi egun agortu ziren, eta atzo gauekoak.
Kantaize eta Unanue Kamara Koralak atzo eduki zuten entsegu orokorra Bideo Onera zine aretoan. 20:30ean elkartu ziren abeslariak aretoko sarreran. Urduritasun puntu bategaz eta estreinaldia ailegatzeko gogoz zegoen bat baino gehiago. Barruan, Esti Arrizabalagak zuzenduta, entsegua ondo joan zen.
![IMG_2159](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2013/11/IMG_2159-300x225.jpg)
Koruen atzoko entsegu orokorra
Barikuan ikuskizunean parte hartuko duten guztiek egingo dute bat agertokian. Argi eta soinu teknikariek azken ikustuak emango dituzte orduan.