Amets Txurruka Lagunartiek gogoan edukiko du aurten ere Etxebarriko txirrindularia.
IX. Merezimendu Saria emongo diote Txurrukari zapatuan,
18:00etan Uhagon kulturgunean egingo duten ekitaldian.
Urtero modura,
Amets Txurrukaren denboraldia gainbegiratuko dute, txirrindulariak Caja Rural taldeagaz egindako lorpenak aitatuz. Aurten, baina, Txurruka ez da omendu bakarra izango. Denboraldi bikaina egin dutela eta, eskualdeko beste hiru txirrindulari ere omenduko dituzte ekitaldian. Horrela,
Oskar Malaxetxebarria, Txomin Juaristi eta Iosu Angoitia txirrndulari gazteak ere izango dute merezitako gorespena.
Jai giroan egingo den ekitaldiagaz amaitzeko,
Chandal Records en zuzenekoa egongo da.